Sansek Bilbao Athletic jasoko du larunbat honetan Zubietan urteari amaiera emateko. Txuri-urdinek bi berdinketa lortu dituzte jarraian eta ia hilabeteren ostean partida bat jokatuko dute etxean. Azken neurketetako sentsazioak onak izan dira, baina lau jardunaldi daramatzate garaipenaren berri izan gabe eta urteari amaiera ona eman nahi diote, derbian garaipena lortuta. Bizkaitarrek, bestalde, gure filialak baino puntu bat gehiago dute eta oraingoz ez dute Lezamatik urrun galdu. Partida oso berezia urtea ixteko. Garaipena, helburu bakarra. Partida Real Sociedad TVren bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. Aupa Sanse!
* Partida ateak itxita jokatuko da, instalazioak jendearentzat mugatuta baitaude.
SD DEUSTO – REAL C (IGANDEA, 18:15)
SD DEUSTO – REAL C (IGANDEA, 18:15)
Gure hirugarren taldeak Etxezuri bisitatuko du igande honetan Deustoren aurka jokatzeko. Txuri-urdinek lau garaipen jarraian lortu dituzte, eta bost azken sei jardunaldietan. Bigarren postuan daude, bizkaitarrak baino puntu bat gehiagorekin, nahiz eta hauek neurketa bat gutxiago jokatu. Goi mailako norgehiagoka urteari agur esateko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin