Ondarretako hondartzak gure 109. urteurrena bizi du gaur goizean. Ehundaka realzale gerturatu dira egun hau ospatzeko helburuarekin, non txikiak protagonista nagusiak izan diren. Hainbat kirolez gozatzeko aukera izan dute leku zoragarri batean. Ondarretako hondartzak jai giroa bizi du gaurkoan goizeko beratzietatik eguerdira arte. Eguraldi bikaina izan dugu eta horri esker ere aktibitate guztiak ondo joan dira.
Hainbat gaztek Futbol 4 txapelketan parte hartzeko aukera izan dute, infantil eta kadete mailentzat antolatutakoa. Txapelketa gehiago ere ikusi ditugu. Futvoley eta freestyle-ko erakustaldiak eta clinic-ak, Jose Ferreras iaioarekin, RS Atletismo Eskolako gynkana bat… Horrez gain margo tailerrak, musika, edaria eta janaria BM Supermerkatuak-eri esker eta hainbat aktibikate festa txuri-urdin izan dira. Luca Sangalli, Joseba Zaldua, Kiana Palacios eta Sandra Ramajo jokalariak gerturatu dira sariak banatzeko irabazleei, eta hauek beraien idoloekin argazkiak ateratzeko aukera izan dute. Borobila izan da gaurko goiza Realaren urtebetetzea ospatzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin