Realak bi eta bat galdu du Levanteren aurka, eta, gutxienez puntu bat lortzeko aukera nahikoak izan dituen arren, esku-hutsik joan da Ciutat de Valenciatik.
Hasierako txistualditik norgehiagoka oso irekia egon da. Etxekoek atzealdea oso aurreratuta zutelarik defendatu dute, donostiarren erasorako aukera onak ahalbidetuz. Ordu laurdenera, Isak jokaldi pertsonal bikain batean gaueko lehena sartzeko zorian egon da, baina bere baselina-saiakera Cardenasek eragotzi du. Hurrengo korner batean, Zubimendik gora errematatu du egoera onean. Levante atzealdean asko arriskatzen ari zela, Realak erasorako aukera asko sortzen jarraitu du, nahiz eta zehaztapen hori falta izan zaion zehazteko. Etxekoek, kontraeraso batean, argiena izan dute Moralesek ezkerrez egindako jaurtiketa batekin, Remirok ondo harrapatu duena. Ordu erdira, beste aukera txuri-urdin on bat. Merinok baloi bat eskegi du eta Sorlothek, apur bat behartuta, zutoinaren kanpoaldera egin du buruz. Handik bi minutura, berriro egurra. Oraingo honetan, Isaken ezkerkada ikaragarri batek langa lehertu du. Zoritxarrak berriro egin du topo gipuzkoarrekin. Kanpokoek merezimenduak izan dituzten arren, Levantek aukera argia izan du berriz ere Moralesen botetan. Bere jaurtiketak, bakar bakarrik zegoenean, Remirok urrundu du berriro ere geldiketa izugarri batekin. Gol salbatua. Partida abaguneetako bat zen, eta hurrengoan Gorosabel gola ospatzen ari zen bere errematea Sonek atepean atera duenean. Atsedenaldiaren atarian, beste bat Moralesentzat, Remiro salbatzailearekin. Hau lehen zatiko erokeria.
Bigarren zatia gaizki hasi da. Zortizagarren minutuan etxekoek aurrea hartu dute Miramonen golari esker. Realak ondo erantzun du eta berdinketa lortu du handik gutxira. Hori bai, aldez aurretik, beste Isaken jaurtiketa bat langara. Aldaratzea Gorosabelek hartu du eta erdiraketa, neurtua, Silvak sareratu du. Azken txanpa, hemendik amaierara denak izango diren bezala, ez da egokia izan bihotzekoentzat. Silvak bat eta bikoa jartzeko aukera izan du, baina bere erremateak, atezaina ia garaituta zegoela, defentsa batean jo du baloia golera zihoanean. Azken txanpan, bi taldeak garaipenaren bila zebiltzala, Melerok bigarren eta azken gola lortu du etxekoentzat penalti puntutik.
Ustekabeko kolpea, azkeneraino jarraitzera behartzen duena. Hiru puntu lortzeko aukera galdua. Aupa, Real!
Fitxa teknikoa:
Levante UD: Cardenas, Miramon, Ruben Vezo, Duarte (Postigo, min.76), Rober Pier, Son, Pepelu, Radoja (Roger, min.76), Campaña (Melero, min.63), Dani Gomez (Bardhi, min.63) eta Morales (kap) (Malsa, min. 93).
Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Rico, Zubimendi, Merino (Illarra, min. 91), Rafael (Januzaj, min.84), Silva, Isak (Portu, min.84) eta Sorloth.
Golak: 1-0: Miramón, min.53. 1-1: Silva, min.66. 2-1: Melero (pen.), min. 90
Epailea: Alberola Rojas. Txartel horia erakutsi die etxeko Rober Pier eta Postigori eta kanpoko Isak, Rico eta Le Normandi.