Gure emakumezkoen taldeak dagoeneko denboraldiko neurketen egutegi ofiziala ezagutzen du. Talde txuri-urdinak, gizonek bezala, Valentzian hasiko dute liga irailaren 8ko aste bukaeran. Gipuzkoarrek Athletic Clubaren aurka 5. jaurdunaldian jokatuko dute euskal derbia etxean (urriak 13) eta, bigarren itzulian, 20. jardunaldian ikusiko dute elkar Lezaman (otsailak 13). Gonzalo Arconadaren taldeak Madrid CFFren etxean itxiko du liga.
