Hilak aurrera joan ahala, Zubietako instalakuntzak hobetzen jarraitzen dute. Z2 zelaiaren sorkuntza eta Jose Luis Orbegozoaren berritzearen ondoren, gaur Zubietako taberna berriaren irekiera gehitu beharra dago, Harrobi. Gorabide eraikuntzan kokatuta, z4 eta Jose Luis Orbegozora orientatuta dagoen terrazarekin, Zubietara gerturatzen diren abonatu eta zaleei zerbitzu onena eskaintzeko helburuarekin jaio da. Harrobik zerbitzua eskainiko die inguruko harmailei eta bazkari eta edariak eskainiko ditu egun osoan zehar.
Taberna berriak eskandinaviar dekorazio berri bat aurkezten du, txuri-urdin koloreak nagusi izanda. Harrobin gure Klubaren historia arnasten da, harrobia eta Realaren baloreak. Tabernaren barrualdetik, beirate handi bateri esker, Zubietaren panoramika dago ikusgai. Harrobik barra nagusi bat eta beste hiru barra altu ditu z4-ra begira, 16 mahai barrualdean eta 14 terrazan. Beste ezaugarrietako bat da aulkiek Realaren historian partidu gehien jokatu dituzten jokalarien izenak eta partida zenbakiak ipinita dituztela. Gainera, bi telebista pantaila handi daude bertan Real Sociedad TV-ren bideo onenak ikusteko, bi Xbox One eta gazteentzako area espezifiko bat. Realak Izaskun Larzabal Arkitektura/Hirigintza-ren kolaborazioa izan du, Enearen altzariekin eta Etxe-Lanen ostalaritza altzairekin, eta taberna berri honen gestioa eramango du Grupo Bokadorekin duen kolaborazioarekin jarraituaz.
Inauguraziora Administrazio Kontseiluaren ordezkariak gerturatu dira, Jokin Aperribay eta Mikel Ubarrechena buru, bertan ziren Joseba Ibarburu, Alex Uranga eta Nekane Soria kontseilariak. Eusebio Sacristan entrenatzailea eta lehen taldeko teknikoek inaugurazioan egon nahi izan dute Xabi Prieto, Mikel Gonzalez de Martin, Carlos Vela, Markel Bergara, David Zurutuza, Imanol Agirretxe, Carlos Martinez eta Iñigo Martinez jokalariak bezala. Lorenzo Juarros, kirol zuzendaria, Luki Iriarte, harrobiko futbol zuzendaria, Izaskun Azpillaga eta Garbiñe Etxeberria, emakumezkoen taldeko arduradunak, eta Iñigo Elosegui, Michel Loinaz eta Aitor Lopez Rekarte beteranoak eta Realeko langileak Harrobiren irekieran egon dira.
Taberna berria hurrengo asteburuko Nazioarteko Txapelketan estreinatuko da eta bere behin betiko irekiera hurrengo asteetan egingo da.