DONOSTIA WEEK INN

Harrera bikaina ‘Real Sociedad Challenge’

Real Sociedad Fundazioak eta Donostiako Sustapenak elkarlanean jarraitzen dute 'Real Sociedad Challenge' erronkan. Proiektu hau duela hiru aste sortu zen, 'Berrikuntzaren Astea-Donostia Week INN' ekimenaren barruan, besteak beste, gazteen talentua teknologiaren bidez bultzatzeko helburuarekin.

Bai ikastetxeen bai ikasleen erantzuna, bikaina izan da, 257 parte-hartzaile izan baitira 57 taldetan banatuta. St Patrick 's English School, Ekintza Ikastola, Santo Tomas Lizeoa, Jesuitak Donostia, Salesianos Donostia Ikastetxea eta Aldapeta Maria Ikastetxea izan dira erronka honekin bat egin duten ikastetxeak.

Donostia Week INN-i buruzko informazio gehiago

3D espazio bat Reale Arenan

Realak Donostia Week INN-en egindako lehen kolaborazio honetan, erronka txuri urdina Reale Arenarekin zuzenean lotuta zegoen. Teknologia oinarri hartuta, ikasleek gure etxean elkarbizitzarako gune bat 'sortu' behar dute. Erronkak sei aste irauten du eta Sketch up, Design Thinking eta Elevator Pitch saio teknikoak egiten ari dira. Urtarrilean egingo da azken ekitaldia, Realaren eta Donostiako Sustapenaren epaimahaiekin.

Ikastetxeen inplikazioa

Ikastetxe bakoitzaren inplikazioa oso positiboa izaten ari bada, meritu handiagoa du egungo egoeran, teknologia ez baita erronka diseinatzeko tresna soilik, irakasleen eta ikasleen arteko prestakuntza-kanala ere bada eta. Eskakizun bikoitz hori bikain kudeatzen ari dira, eta, zalantzarik gabe, gure zorion beroak merezi dituzte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!