REAL SOCIEDAD 0-0 SEVILLA FC

Zapore ona

Vídeo

Realak hutsean berdindu du Sevillaren aurka oso aurpegi ona erakutsi duen neurketa parekatu bateab. Oso talde gaztearekin eta Ligako talde onenetako baten aurrean, txuri-urdinek irabazi ahal izan dute, baina penalti bat alferrik galdu eta puntu batekin konformatu behar izaten dute, puntu ona, dena den.

Reala andaluziarrak baino gehiago izan da lehen zatian. Hobeto finkatu dira berdegunean, jokoaren erritmoa eta pisua eraman dute eta ez dute kanpokoen aukerarik jaso. Bonok aldaratutako Isaken jaurtiketa bat izan da txuri-urdinen aukera onena Diego Carlosen esku bat VAR-ak penalti bezala ezarri duen arte. Oyarzabalek jaurti egin du, baina, oraingoan, Bonok gelditu egin dio jaurtiketa, oinarekin baloia aldenduz. Animoak behera egin duen arren, Realak hobeto jarraitu du Sevillaren aurka. Isaken lesioak, atsedenaldia baino lehen, gipuzkoarren eskema aldatzera behartu du Imanol.

Bigarren zatian Realak partidaren gidaritza hartzen jarraitu du, baina lehen zatiko argitasunarekin ez da Bonoraino iritsi. Lopetegiren mutilak ere ez dira gehiegi luzatu, Ocamposek buruz egindako errematean izan ezik. Talde gipuzkoarrak oso talde gaztearekin bukatu du norgehiagoka. Eta heldutasun eta jakituria ezohikoarekin eutsi dio tipoari hain talde berriarentzat. Zalduaren urrutiko jaurtiketa batek proban jarri du Bono Imanolen taldearentzat azken aukera nabarmenean. Andaluziarrek, Remirok urrundu duen Mirren eskuinkada batean, ez dute ia luzapenean gola urrun izan.

Berdinketa Realak ondo jokatu duen partida batean. Bide onetik doaz. Ostegunean, Granadara. Aupa, Real!


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Zaldua, min.73), Aritz, Le Normand, Aihen, Zubimendi, Merino, Oyarzabal (kap) (Lobete, min.58), Portu (Guevara, min.73), Isak (Januzaj, min.39) eta Sorloth (Valera, min.73).

Sevilla FC: Bono, Navas (kap), Kounde, Diego Carlos, Acuña, Fernando, Rakitic (Oscar, min.46), Delaney (Jordan, min.60), Lamela (Ocampos, min.46), Papu Gomez (Rekik, min.84) eta En-Nesyri (Rafa Mir, min.70). 

Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horia erakutsi die etxeko Aihen eta Januzaji eta kanpoko Rakitic, Lamela eta Oscarri.

Asistentzia: 23.757 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!