Parte hartu

Zein izan da golik onena?

Vídeo

Denboraldi bikain honetan 59 gol sartu ditugu. Horietako asko benetan ederrak eta denak oso garrantzitsuak Europarako txartela lortzeko. Zaleek gozatu egin dute gol bakoitzarekin, bai Anoetan bai kanpoan sartu direnekin.

 Real Sociedad TV-ak eskaintzen duen golen bideo hau izanik, Twitter-en lehiaketa bat martxan jarri dugu, zaleek haien gustukoen gola aukeratu dezaten. #Gol16-17 hashtag-aren bidez, jarraitzaile bakoitzak bere gol gustukoena aukeratu dezake (boto bakarra pertsona bakoitzeko). 

Lehiaketa osteguna 15 arte egongo da zabalik. Behin boto guztien zenbaketa egin ondoren, zozketa bat egingo dugu boto gehien izan duen gola bozkatu dutenen artean. Irabazlea ostirala 16an ezagutuko da eta saria kamiseta txuri-urdin bat izango da. 

 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!