Realeko emakumezkoen taldeak denboraldi txukuna egin du. Zortzigarren Iberdrola Ligan eta Erreginaren Kopan balentriatik gertu. Denboraldian zehar, talde txuri-urdinak ligan 41 gol sartu ditu, hauetatik 27 Zubietan izan dira.
Real Sociedad TV-ak neskek etxean sartu dituzten gol guztiak bildu ditu, zaleek zuen gol onena aukeratu dezazuen Twitter sare sozialean #NeskenGola hashtag-aren bidez (boto bakarra pertsona bakoitzeko). Zuen botoa emateko epea zabalik dago eta datorren ekainaren 28an itxiko da. Boto gehien lortzen dituen gola bozkatu duten jarraitzaileen artean, emakumezkoen taldeko kamiseta bat sinaturik zozketatuko da. Irabazlea datorren ekainaren 29an ezagutzera emango da. Bideoa ikus ezazu eta zure gol onena aukeratu!