UP LANGREO 1-0 SANSE

Zigor gogorregia

Sansek gol bakar batengatik galdu du gaur arratsaldean. UP Langreok ia azkeneko minutuan sartu du gola hiru puntuak eskuratzeko.

Emaitzen bolada bikain batekin iritsi dira Aitor Zulaikaren mutilak hitzordura. Lau garaipen azkeneko bost neurketetan eta sentsazio positiboak utziz. Eta hori zelaian ikusi da, batez ere lehenengo zatian. Txuri-urdinak nagusi izan dira, aurkaria bere zelaian itxiz. Asturiarrak kontraerasoren batean saiatu dira, baita baloi geldiko jokaldietan ere, baina arrisku handirik sortu gabe. Gipuzkoarren saiakera guzti horiek ez dira gol aukera argietan bihurtu. Pauso bat gehiago ematea falta izan da.

Etxekoak hobeto sentitzen joan dira eta bigarren zatian arriskua sortu dute Sanseren arearekiko. Baina aukerak ez dira iritsi eta partida golik gabe amaituko zela zirudien. Kasu horietan, puntu bat gehitzea positiboa izaten da. Baina ia azkeneko minutuan, Gonzalezek zutoinean jo duen baloi baten aldaratzea hartu du gola egiteko. Partidako gol bakarra. Zigor gogorregia txuri-urdinentzat. Gehiago merezi izan dute, berdinketa gutxienez.

Hurrengo astean, Aitor Zulaikaren mutilek aukera berria izango dute Real Sporting B-ren aurka Zubietan. Filialen arteko partida erakargarria.

 

Fitxa teknikoa:

UP Langreo: Torre, Cuello, Alain, Jorge, D. Lopez (Cristian, min. 83), Zubiri, Nespral, Abalo (Aimar, min. 88), Sanchez, Riki (Allyson, min. 70), Gonzalez.

Sanse: Zubiaurre, Sola, Petxarromán, Aranbarri, Jiménez, Guevara, Veiga (Gorostidi, min. 82), El Haddadi (Djouahra, min. 69), R. López, Barrenetxea, Olaizola (Thior, min. 80).

Gola: 1-0 Gonzalez, min. 90

Epailea: Gonzalez Hernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko D. Lopez eta Nesprali eta kanpoko Barrenetxeari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!