CD GUIJUELO 3-0 SANSE

Zigor gogorregia

Sansek hiru goleko aldeaz galdu du Guijueloren aurka gaur arratsaldean. Txuri-urdinek aukera hobeak izan dituzte, baina etxekoak eraginkorragoak izan dira.

Lehen zatian ez da markagailua mugitu. Aukerak bi taldeentzat, baina gipuzkoarrak arrisku gehien sortu dutenak izan dira aurkariaren areara iritsi direnean. Aranbarrik, buruz falta jaurtiketa batean, langarekin topatu da txuri-urdinen lehen aukera handian. Atsedenaldia baino pixka bat lehenago, Gabilondok baloia zutoinera bidali du jaurtiketa estu batekin. Goletik oso gertu lehen berrogeita bost minutuetan.

Gipuzkoarrek arriskua sortzen jarraitu dute, Roberto Lopezen jaurtiketa on batekin. Baina bost minututan maldan behera jarri da partida. Area ertzeko falta batean etxekoak aurreratzea lortu dute, Jonathanen jaurtiketa zuzenarekin. Minutu batzuk geroago, Carmonak bigarrena egin du, Espinaren asistentziaren ondoren. Bi kolpe gogor ia jarraian jasan dituzte gipuzkoarrek. Amaieraraino saiatu dira, baina emaitza positiborik lortu gabe. Azken minutuetan, Carmonak hirugarren eta azken gola lortu du etxekoentzat.

Gaur galdu arren, bosgarren postuan jarraitzen du gure bigarren taldeak. Datorren astean, Zubietara bueltan, Izarra jasoko dute, azkenaurreko sailkatua.

Fitxa teknikoa:

CD Guijuelo: Vallejo, Razvan (Mangana, min. 57), Muñoz, Jonathan, Ruben, Cristobal, Fekir (Carmona, min. 40), Espina, Lara (Ojog, min. 85), Bogdan, D. Hernandez.

Sanse: Ruiz-Zeberio, Gabilondo (Thior, min. 60), Aranbarri, Pacheco, Ezkurdia, Zubimendi, Veiga, Djouahra (Garrido, min. 46), R. Lopez, Alkain, Aldasoro (Navarro, min. 72).

Golak: 1-0: Jonathan, min. 51; 2-0: Carmona, min. 56; 3-0: Espina, min. 87

Epailea: Pastoriza Iglesias. Txartel horia erakutsi die etxeko Razvan eta Larari eta kanpoko Pachecori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!