REAL SOCIEDAD 1-4 RC POLO

Zigor handiegia

Gure belar hockeyko taldeak bat eta lau galdu du RC Poloren aurka gaur goizean. Txuri-urdinek ez dute lortu kanpokoen lehenengo golari buelta ematea eta hiru puntuak talde kataluniarrak eraman ditu etxera. Realak ez du bide onetik hasi partida, eta zortzigarren minutuan RC Polok markagailua estreinatu du Liv Mariaren gol bati esker. Hogeigarren minutuan egin dute bigarrena kataluniarrek, baina Realak modu onean erantzun dio bigarren gol horri eta Nerea Belzunegin egindako golari esker markagailuko errenta gol bakarrera murriztea lortu dute. Azkenean, bat eta biko emaitzarekin joan dira bi taldeak aldageletara.

Bigarren zatia hasi eta berehala joan dira gipuzkoarrak berdinketaren golaren bila, eta oso gertu izan dute. Bi korner penaltirekin eta zutoinera joan den jaurtiketa batekin markagailuari buelta emateko aukera izan du etxeko taldeak. Hala ere, RC Polok ondo erreakzionatu du eta Florencia Amundsonek egindako bi golekin partida amaitutzat eman dute. Porrota jasan arren talde txuri-urdina biharko partida prestatzen hasi da. Madrilera bidaiatu eta ligako talde gogorrenetako baten aurka jokatuko dute zortzigarren jardunaldian: Club de Campo.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!