SANSE 0-2 SD HUESCA

Zorterik gabe

Vídeo

Ez du zortea lagun izan. Sansek huts eta bi galdu du gaur gauean SD Huescaren aurka Reale Arenan jokatutako partidan. Kanpotarren eraginkortasunak esku hutsik utzi ditu gure gazteak. Partida txukuna jokatu dute, baina ez dute zorterik izan.

Magunazelaiak ezin izan du, hasi eta berehala, lehen aukera garbia aprobetxatu. Atezaina area kanpora atera da eta bere aldaratzea aurrelariaren oinetan erori da baloia gora bidaliz. Bisitariek, geldikako jokaldi baten ondoren, markagailuan aurrea hartzea lortu dute. Mateuk eskuinetik erdiratu du eta Isidro Pittak, buruz, Ayesa gainditu du. Gola pasata, aukera bikoitz argia txuri-urdinentzat, ixkineko sake batean. Blascok errematea Andres atezainaren gorputzean jo du eta aldaratzea Olasagastik errematatu du, ateean zegoen defentsan ikutu eta langa joz. Hau zorte txarra! Sansek ondo konbinatzen jarraitu du eta, atsedenaldia baino lehen, beste aukera on bat izan du berdinketa lortzeko, baina Ander Martinen ezkerkada kornerrera bidali du Andresek.

Sansek beste aukera argi bat izan du bigarren zatia hasi eta berehala. Marton Andresen aurrean jarri da, baina honek, esku bikain batekin, aurrelariaren errematea ukitu du izkinara bidaltzeko. Huescako taldea ere arriskuarekin iritsi da eta partida 'apurtuz' joan da. Dena den, Xabi Alonsoren mutilek abagune argienak izan dituzte. Blascok, Roberto Lopezek ateratako faltan, langara errematatu du. Beste bat. Eta horrela aamaiera arte baina asmatu gabe ate aurrean. Pena. Azken jokaldietako batean Pittak bigarrena egin du partida erabakita uzteko.

Partidak ihes egin du eta lanean jarraitu behar. Hurrengo geltokia, Alcorcon. Aupa, Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Blasco, Pokorny, Arambarri, Olasagasti, Aldasoro (Garrido, min.70), López (cap)(Kortajarena, min.83), Alkain, Martín (Gabilondo, min.83), Martón (Karrikaburu, min.56) eta Magunazelaia (Zoilo, min.83).

SD Huesca: Andrés, Andrei (Joaquín, min.79), Pulido (cap), Miquel, Mateu, Seoane, Nwakali (Mikel Rico, min.70), Juan Carlos (Mosquera, min.59), Ferreiro (Buffarini, min.79), Escriche (Florian, min.79) eta Isidro Pitta.

Golak: 0-1: Isidro Pitta, min.17. 0-2: Isidro Pitta, min.91.

Epailea: López Toca. Txartel horiak etxeko Olasagastirentzat eta kanpoko Nwakali, Pulido, Seoane eta Joaquinentzat.

Asistentzia: 3.171 ikusle.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!