Espainiako Txapelketa

16 atletarekin Ourensera

Realak 16 atleta izango ditu ostiraletik igandera bitartean Ourenseko pista estalian jokatuko den Espainiako Txapelketa absolutuan.

Denboraldiko markak kontuan hartuz gero, podiumera igotzeko posizio onena duena Nacho Sáez da. Denboraldiko bigarren denbora onenarekin (21.15) iritsiko da 200 metroetan, horregatik dominen lehian egongo dela pentsa daiteke. Jorge Torre ere ez da ahaztu behar. Une onean iritsiko da Galiziako hirira, eta 1.500 metroetan denagatik borrokatu nahi du.

Hauek izango dira Realeko atletak:

60 metro: Aitor Zubillaga

200 metro: Nacho Sáez, Asier Fernández eta Alberto Muñoz

400 metro: ibai Serrano

800 metro: David De Blas

1.500 metro: Jorge Torre, Moha Bakkali eta David Lorenzo

3.000 metro: Moha Bakkali eta Pablo Quijada

60 metro hesiak: John Cabang eta Alejandro Balaguer

Pertika jauzia: Iñigo Ugena eta Ander Martinez de Rituerto

Luzera jauzia: Asier San Sebastián

Pisu jaurtiketa: Dani Pardo

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!