Reala eta Klubeko ordezkariak modu telematikoan egon dira FIFA 2030 Munduko Koparako hautagaitzaren bozketa ofizialean. Ekitaldia Las Rozaseko Futbolaren Hirian izan da, Madrilen. Bertan, zuzenean jarraitu da FIFAren Kongresua eta, ondoren, Espainiak, Marokok eta Portugalek osatutako hautagaitzarako bozketa egin da.
Reale Arena, beste 10 estadiorekin batera, FIFAk antolatutako hitzordu mundialista hau hartzeko Espainiako Futbol Federazioak aukeratutako egoitzetako bat da. Gertaera historikoa da gure estadioarentzat; 2017an hasi zen eraldatzen, eta hamarkada bat geroago, Munduko Txapelketa baten eszenatokia izango da. Angel Oyarzun presidenteordeak, Xabi Prieto ordezkari instituzionalak eta Begoña Larzabal Realeko negozio zuzendariak FIFA Kongresu hau jarraitu dute.
Ondorengo fase batean behin betiko zehaztuko dira txapelketaren antolakuntzan parte hartuko duten egoitzak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin