Realak poztasuna ematen jarraitzen du zelai barruan eta zelai kanpoan. Taldearen egoera bikaina 2019 urteko eragingarri bat gehiago bilakatu da baina ez da bakarra. Urte amaiera bikain hau ospatzeko beste osagaiak, Reale Arena du izena . Bi hauek gehituta, familia txuri urdinaren poztasuna lortzen da
Hain handia da realzaleok dugun gogo-aldartea non bazkide kopuruaren errekorra handitzen ari dela. Duela egun batzuk orain dela gutxi gaindiezin zirudien marka bat gainditu zen. Jada 34102 bazkide gara, non horietatik 4171 maiatzetik aurrera izan diren. Gipuzkoako 20 pertsona bakoitzeko, bazkide bat. Milaka eta milaka bihotzen taupadak gure etxe berrian.
"Momentu bikaian da bazkide egiteko"
Duela egun batzuk 34.000 bazkideren muga pasa genuen. Oier Merkader, 11 urteko donostiarrak zorte hori izan zuen. "Denbora zeraman bazkide egin nahiean eta orain momentu bikaina da bazkide egiteko" onartu zuen José Mari, bere aitak, Real Sociedad TV-ra. Lagun batek konbentzituta, José Mari eta Oierrek larunbatean estreinatu zuten bazkide txartela. Hori gutxi balitz, Reale Arenan debutatu baina lehenago ustekabe bikain bat lortu zuten. Sakatu bideoan ikusteko.