SANSE ETA EMAKUMEEN TALDEA

Derbiak irabazten segi

Vídeo

Lehen taldeak aurreko ostiralean izan zuen derbiaren ondoren, asteburu honetan gure emakumezkoen taldea eta Sanseren txanda izango da. Gonzalo Arconadarenak Lezamara joango dira igandean 20:30ean jokatzeko (Gol) eta Imanol Alguacilenak beren zaleen aurrean jokatuko dute larunbatean 16:00etan (ETB 1). Aukera ederra izango da batzuen denboraldi hasiera bikainari jarraipena emateko eta besteek sailkapenean gorantz bidaliko dien garaipena eskuratzeko. Mariasun Quiñones eta Andoni Zubiaurre atezainak batu ditu Real Sociedad TV-k denboraldi hasierari buruz eta asteburuko konpromisoei buruz elkarrizketatzeko.

Deusto – Real Sociedad C (Ostirala, 12:00)

Aukera berri bat gure hirugarren taldearentzat ostiral honetan garaipena lortzeko Etxezuri zelaian. C-k, multzoko gol gutxien jaso duen taldeak, Deusto bisitatuko du 12:00etan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!