Nolako hasiera eman dion Realak partidari. Chelsea lehen minututik atera da estutzen, bere erritmoa ezarri eta neurketaren ekimena hartu nahian, baina txuri urdinek hasieratik sinetsi dute eta berehala aurkitu dute saria. Ainhoa Marínek aurretik jarri du Reala sekulako gol batekin: area kanpotik egindako jaurtiketa ikusgarri batekin, Hamptoni inolako aukerarik eman gabe. Handik minutu gutxira iritsi da Chelsearen lehen erantzun arriskutsua, langan jo duen jaurtiketa indartsu batekin. Donostiarrak, ordea, ez dira atzean geratu eta talde jokaldi bikain batekin erantzun dute: Cecilia hondoko marraraino iritsi da eta atzera utzi dio baloia Arolari; honek bigarren gola egiteko aukera izan du, baina oraingoan zutoinak eragotzi du txuri urdinen poza. Realak ondo eutsi dio Chelsearen bultzadari, etxekoen saiakeren aurrean sendo mantenduz. Hala ere, ordu erdira iristear zela, McCabek ateratako korner batean Girmak behar adina ukitu du baloia sarera bidali eta markagailua berdintzeko. Lehen zatiko azken minutuetan ere Chelseak txuri urdinen area bilatzen jarraitu du, baina Realak sendo eutsi dio. Hala, donostiarrak bana berdinduta iritsi dira atsedenaldira, lan handiko lehen zati baten ondoren eta Londresko taldeari min egiteko gai direla erakutsita.
Chelsea nagusi zelarik hasi da bigarren zatia, eta estu hartu du talde txuri urdina, lehen zatian baino gehiago sufriaraziz hasierako minutu horietan. Londreskoen ahaleginak saria izan du, berriro ere geldikako jokaldi batean: korner baten ostean, Buurmanek baloia sarera bidali eta markagailuari buelta eman dio. Baina gauzak okerren zeudela zirudienean, Realak bizirik jarraitzen zuela erakutsi du beste behin. Ezker hegaletik sortutako jokaldian, Marínek jokaldia abiatu, Arolak desmarkea egin eta honek atzera utzitako baloia Ceciliak jaso du. Azkenaldian ohikoa bihurtzen ari den bezala, ez du barkatu, eta baloia sarera bidali du neurketa berriro berdintzeko. Handik gutxira, ordea, Chelseak berriro jo du. Londreskoen talde jokaldi on baten ostean, Malardek tartea aurkitu eta atezain txuri urdina gainditu du, etxekoak berriro aurretik jarriz. Chelsearen hurrengo kolpea ere berehala iritsi da: Carpenterrek eskuin hegaletik aurrera egin eta atzera eman du baloia, Lauren Jamesek gertutik errematatu eta Londreskoen aldea handitzeko. Partidaren azken txanpan iritsi da Chelsearen azken gola. Malardek berriro ere sarea zulatu du, Londreskoen bosgarrena egin eta behin betiko 5-2koa ezartzeko. Kolpea jaso arren, Realak ez du amore eman, eta azken minutura arte lehiatzen eta aurkariaren area bilatzen jarraitu du.
Txuri urdinak kanporaketa maldan gora dutela itzuliko dira Londresetik, baina Europako talde handienetako baten aurka lehiatzeko eta min egiteko gai direla erakutsi izanaren ziurtasunarekin. Orain, kanporaketa Donostiara dator. Zubietak izango du azken hitza, eta oraindik 90 minutu geratzen dira jokatzeko.
Fitxa teknikoa:
Chelsea FC: Hampton, Mccabe, Buurman, Girma © (Bronze, min. 64), Carpenter, Thompson, Walsh, Nusken, James (Hamano, min. 76), Baltimore (Kaptein, min. 55) y Beever-Jones (Malard, min. 55).
Real Sociedad: J. Arrula, L. Camino, Florentino, Apari, Moraza ©, Ainoa (Esther, min. 76), Cahynová, P. Fernández, Arola A. (Isasisasmendi, min.90), Cecilia (Intza, min. 70) y Ainhoa M (N. Eizagirre, min. 76).
Golak: 0-1: Ainhoa Marín, min. 7; 1-1: Mccabe, min. 30; 2-1: Buurman, min. 54; 2-2: Cecilia, min. 58; 3-2: Malard, min. 67; 4-2: James, min. 74. 5-2: Maalard, min.87.
Epailea: Gasperotti, Silvia. Kanpoko taldeko Esther zigortu du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin