Aitor Zabaleta harmaila: apunta zaitez

Gure etxe berria

Vídeo

Realak pertsonei bideratutako kluba izan behar du. Hori dela eta, etorkizuneko Anoeta gure zaleek eta gure zaleentzat eraikitzen ari da. Futbolaz beste era batera gozatzea, taldearengandik hurbilago sentitzea, igande bakoitzeko esperientzia hobetzea,...arrazoi asko dira gero eta errealagoa den etorkizun batekin amestera eramaten gaituztenak.  

Denboraldi honetako partida bakoitzean ikusten dugu hori. Jada ez dago hegoaldeko harmaila, atletismo pistak desagertzen ari dira eta, laster, birkokapenen bigarren fasea hasiko da. Denon ametsa, gure fitxaketarik hoberena, gertu dago. Eta erakutsi nahi dizugun lehenengo gauza bere bihotza da, batez ere zeurea delako.  

Gaur, zure etxe berriaren zatirik sinbolikoena eta emozionalena aurkeztu nahi dizugu. Bere lehen harmaila berria. Anoetak harmaila berezi bat edukiko du etengabe animatzen eta girotzen duten realzaleentzat. Familia txuri urdin osoaren omenez, Aitor Zabaleta harmaila izena jarri zaio harmaila horri, gure realzale maitearen oroimenez.

Aitor ikono bat da realzale guztientzat. Horregatik, bere izena edukiko duen harmaila izango da zelai berriaren eragile nagusietako bat. Gure 12 zenbakiko jokalaria. Harmaila berezia izatea nahi dugu, hasieratik bukaerara animatu, bultza egin, abestu eta dantza egingo duen harmaila. Harmaila horretan daudenek arima uztea nahi dugu. Dena ematen dutenak gabe, ez genuke-eta ezer edukiko.

Hitz batean, onenetan eta are gehiagotan txarrenetan dauden horietako bat baldin bazara, edo minutu bat ere laguntzeari uzten ez dioten edo partida bat ere galtzen ez duten horietako bat bazara, Aitor Zabaleta Harmaila da zure harmaila. Gaurtik aurrera jada eman dezakezu izena harmailarako eta bere prezioak kontsultatu goiko aldeko galdetegian.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!