Amaitu da Ogasunarekiko zorra

Realak partaidetza mailegu guzti-guztiak ordaindu ditu

Vídeo

Realak 2010eko urtarrilean hartzekodunen konkurtsoan Ogasunarekin egin zuen zorra kitatu du. Atzoko egunean, erakunde txuri-urdinak geratzen zen azken ordainketa egin zuen, guztira 4.743038,93 €, eta, ondorioz, zorra zortzi urteko epe batean kitatu ahal izan du. 2010eko urtarrilean izenpetu zen hartzekodunen konkurtsoan, 21.893.803 €-ko zorra aurreikusi zen Ogasunarekin, 25 eta 30 urtera ordaintzeko, partaidetza kredituetan, eta ordainketa sarrera berezien mende geratu zen. Atzo egindako ordainketarekin, Realak hitzarmenean bere hartzekodun guztiekin hartu zuen zorra oso-osorik ordaindu du, eta, beraz, gaur-gaurkoz ez du ezer ordaintzeke hitzarmenari dagokionez.

Realak eskerrak eman nahi dizkie Gipuzkoako Foru Aldundiari, Kutxabanki eta gainerako hartzekodunei hartzekodunen hitzarmenean egindako ahaleginagatik, horri esker bermatu ahal izan baitzen Realaren bideragarritasuna, oso une zailetan. Halaber, poza adierazi nahi dugu zor osoa hitzarmenean aurreikusi baino askoz epe laburragoan kitatu ahal izan dugulako.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!