CD Becerrilen bisita

Adiskidetasun handi baten hasiera

Istorio politenak ustekabean jaiotzen dira. Nork pentsatuko zuen Kopako zozketa bat izango zela klubaren eta zale txuri-urdinen eta Becerrilgo herria eta bere futbol taldearen arteko adiskidetasun handi honen hasiera.

Palentzian jokatutako partidan, Jokin Aperribay presidenteak Reale Arenan partida bat gozatzera gonbidatu zuen Palentziako taldea, eta partida hori larunbat honetan Valentziaren aurka jokatuko duena izango da.

Baina Donostiara ez dira bakarrik etorriko Becerril CDko taldeko kideak eta haien senideak. Becerrilen 500 zale inguruk ere pozik onartu dute talde txuri-urdinaren gonbidapena. Hain da ona bi zaletuen artean sortutako harremana, bi taldeetako zaleek senidetze bazkaria partekatuko dutela. Bazkaria Salaberria sagardotegian izango da, Reale Arenatik gertu.

CD Becerrilen espedizioa eguerdian iritsiko da Reale Arenara, eta bere jardunari ekingo dio. Hirira bisita, bazkaria eta, ondoren, partida che taldearen aurrean. Bai partidaren atarian, bai atsedenaldian, CD Becerrileko gure lagunak izango dira protagonista. Becerrilgo haurrak Reale Arenako zelaira aterako dira jokalari txuri-urdinen eskutik, eta, atsedenaldian, hainbat ordezkari entzun ahal izango ditugu berdegunetik gure speakerrarekin. Abenduan hasi zen senidetze bat zigilatzeko jardunaldi ederra izango da, futbola kirol hutsa baino askoz handiagoa bihurtzen duena.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!