"Ikusi al duzu zer lortu dugun azken 25 urteotan?" Atzo milaka eta milaka realzalek gora begiratu zuten eta Aitor Zabaletari omenaldian entzun genuen galdera bera egin zioten, Izar peñako Maiderrek Aitorri zuzendutako gutun hunkigarri bat irakurri zuenean. Zein harro legokeen bere Realaz, bertako jendeaz, hango eta hemengo maitasun-olde guztiaz, Reale Arenako ekitaldiarekin borobilduta.
Realeko zaleek bere omenaldirik sentikorrena eman nahi izan zioten. Bultzada peñak bere monolitoaren aurrean antolatutako ekitaldi jendetsua emozioz beteriko arratsalde baten hasiera izan zen. Barruan, mosaikoa, tifoa, kantu etengabeak bere izenean... eta, amaiera gisa, "Txoria txori" ren bertsio zoragarri hori, Izaroren eskutik, estadioa argiztatuta eta familia txuri urdin osoak babestuta. Ezin ahaztu. Beti gurekin, Aitor.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin