Realak eta Arsenalek akordioa lortu dute Mikel Merino talde ingelesean joka dezan.
Mikel 2018ko udan iritsi zen Realera. Taldearen eskutik hazten hasi zen eta bere errendimenduak gora egin zuen etengabe. Bere arrakasta pertsonalak talde txuri-urdinarenak izan ziren eta gurekin egon den urteetan oso emanaldi bikainak utzi dizkigu. Azken bosturtekoaren lorpenetan funtsezko jokalaria izan da. Nafarra gure zelai erdian egonda une zoragarriak bizi izan ditugu. Inoiz ahaztuko ez dugun zerbait izango da La Cartujan Porturi ipini zion pase zoragarria. Futbolari eta taldekide bezala eredu, Merinok familia txuri-urdin osoaren esker onarekin doa. Asko eman diogu eta berak bere onena eman digu. Orain beste erronka bati egingo dio aurre, eta onena opa diogu. Poztuko gara beragatik. Hau beti izango da zure etxea, Mikel. Eskerrik asko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin