Realak eta Lorenzo Juarrosek elkarren arteko adostasunez Kirol Zuzendariaren kontratua etetea erabaki dute, entitate txuri-urdinarekin Lorenek azken 16 urtetan izan duen harremana amaitutzat emanez.
Klub txuri-urdinak bere esker ona helarazi nahi dio Loreni ia bizitza osoa gure klubean egoteagatik. Lehenbizi jokalari moduan, 411 partida ofizial jokatuta, eta ondoren, teknikari bezala 2002. Urtetik. Realak bereziki eskertu nahi dio Kirol Zuzendari bezala azke 9 urtetan egindako lanagatik. Lorenzo Juarrosek Kluba egoera larrian zegoenean hartu zuen kargua, lehen taldea Bigarren Mailan zegoenean, eta bere konpromiso, zintzotasun, profesionaltasun eta egiteko moduari esker, taldea Lehen Mailara igotzea lortu zuen eta baita arrakastaz beteriko urteak betetzea, Txapeldunen Liga eta Europa Leaguerako sailkapena lortu ziren urteak bezala.
Realak azpimarratu egin nahi du Lorenekiko duen esker ona eta onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin