Realak eta UCAM Murciak akordioa lortu dute Unai Agirre jokalaria talde murtziarrera joateko. Entitate txuri-urdinak eskertu egin nahi dio Unairi gure klubean egondako urteetan, Infantila bezala iritsi zenetik, erakutsitako profesionaltasun eta konpromisoarengatik eta hoberena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.
Realak itzulera aukera bat gordetzen du etorkizunerako.