Realeko atletismoko taldeak ezin hobe amaitu du denboraldia. Ohorezko mailan hirugarren postua lortu ondoren, txuri-urdinek lau domin lortu dituzte Bartzelonan ospatu den Espainiako txapelketan.
Orkatz Beitiak brontzezko domina lortu zuen larunbatean 100 metroko finalean. Angel David Rodriguez izan zen irabazlea eta Beitiak 10.61-eko denbora egin zuen. Zilarrezko domina oso gertu izan zuen. Bestalde, Istar Dapenak brontzezko domina lortu zuen 5,31 metroko saltoarekin. Pertikarekin gipuzkoako errekorra berdindu zuen.
Igandean Iñigo Rodriguezek beste brontzezko domin bat lortu zuen 400 metro hesietan izandako lasterketan. 51.54 izan zen denbora. Azkenik, 4x100 metroko erreleboetan txuri-urdinek zilarrezko domina lortu zuten. 40.55 izan zen Orkatz Beitia, David Arquez, Alberto Muñoz eta Octavian Mihail Romanescuren denbora. Playas de Castellon gertu izan zen.
Beste alde, Asier Corthay bosgarren izan zen alturazko txapelketan 2,13 metroekin. 4x400 metroko lasterketan taldea bosgarren izan zen. Pablo Cidek seigarren postuan amaitu zuen hirukoan eta Iñigo Uribarrenek zazpigarren postua lortu zuen proba berdinean. Javier Donesek zortzigarren postua lortu zuen hesi motzetan.
Denboraldi amaiera bikaina izan da Realeko atletismoko taldearentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin