Sansek porrota jaso du gaur arratsaldean Jose Zorrilla Estadioan Real Valladoliden aurka (1-0), azken minutuetan eta donostiarrak arrisku gehien sortzen ari ziren momentuan erabaki den neurketa oso parekatu batean.
Lehen zatia berdintasun handiz eta abagune gutxirekin hasi da. Argiena Marchalek area kanpotik egindako jaurtiketa indartsua izan da, baina Acevesek ondo urrundu du baloia. Hurrengo jokaldian, Balda falta jaurtiketa urrun batekin saiatu da. Zoritxarrez, baloia langa gainetik atera da gutxigatik. Horrela iritsi gara atsedenaldira.
Atsedenaldiaren ostean, txuri-urdinek aurrerapausoa eman dute eta abagune ugari pilatu dituzte. Dadiek pase on bat eman dio Astiazarani eta honek gora errematatu du, Lander berriro saiatu da urruneko eskuinkada batekin eta Carrera ere gertu egon da area barruan egindako bakarkako ekintza bikain baten ostean. Aukera onenetako bat Mikel Rodriguezen erdiraketa bikain batean iritsi da, baina Jon Baldak ez du zehaztasunez errematatu. Eta, handik gutxira, argiena izan du Mikel Rodriguezek: area txikian gora errematatu duen jaurtiketa bat. Ustezko 0-1ekotik 1-0ekora pasa gara 88. minutuan, Lucas Sanseveirok Biuken erdiraketa bati esker gola sartu duenean.
Porrot mingarria txuri-urdinentzat. Azken bost partida hauetan borrokan jarraitzea besterik ez da geratzen. Horien artean lehenengoa datorren astean izango da, Burgosen aurka, Anoetan. Bertan, donostiarrek garaipenaren bidera itzultzea bilatuko dute.
Fitxa teknikoa:
Real Valladolid: A. Aceves, I. Alejo, Ramón Mtnez. (Tomeo, min. 46), D. Torres, C. Clerc, J. Ponceau, S. Jurić (Kap.) (Lachuer, min. 77), Chuki (Latasa, min. 58), Peter (Amath, min. 58), S. Biuk eta Marcos Ándre (Sanseviero, min. 72).
Sanse: Arana, Dadie (Garro, min. 84), Ayo, Balda (kap.), Agote (Calderón, min. 84), Carbonell, Aguirre, Astiazaran (G. Gorosabel, min. 76), Marchal (Díaz, min. 67), Mariezkurrena (M. Rodríguez, min. 67) eta Carrera.
Gola: 1-0: Sanseviero, min. 88.
Epailea: Marta Huerta. Txartel horia atera die etxeko S. Jurić eta Lachuerri eta kanpoko Carrerari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin