KOMUNIKATU OFIZIALA

Andre Silvak utzita jokatuko du

Vídeo

Realak akordioa lortu du RB Leipzigekin Andre Silva Realean aurten utzita jokatzeko. Jokalari portugaldarrarekin ere akordioa lortu du kub txuri-urdinak. 

Realak jokalaria erosteko opzio bat gordetzen du. 


Dinamita gehiago erasorako
Andre Silva Gondomarren (Portugal) jaio zen 1995eko azaroaren 6an. FC Portoko beheko kategorietan trebatu zen eta 20 urterekin debutatu zuen lehen taldean. Portugalgo klubean bi denboraldi on egin ondoren, 24 gol sartuta, 38 milioi euro ordaindu zituen Milanek jokalaria fitxatzeko. ‘Rossonero’ gisa 10 gol lortu zituen denboraldi horretan eta, ondoren, Silva Sevillara joan zen utzita. LaLigan 11 gol sartu zituen. 20-21 denboraldian Eintracht taldera joan zen utzita, eta urtebete geroago bere eskubideak erosi zituen talde alemaniarrak. Silvak aparteko bi denboraldi egin zituen talde horretan, guztira 45 gol sartuta. Zenbaki horiei esker Leipzigek fitxatu zuen, 23 milioi euro ordainduta eta azken bi denboraldietan 26 gol sartu ditu, horietako bat Reale Arenan UEFA Europa Leagueko kanporaketan.

Orain talde txuri-urdinera iritsi da denboraldi zoragarri honetan bere kalitatea eta golak taldearen alde ipintzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!