Nahi al duzu zure seme-alabek ondo pasatzea kirola egiten duten bitartean? Realeko atletismo eskolarekin hori egin ahal izango dute. 2009an edo lehenago jaio badira, aukera paregabea dute gurekin primeran pasatzeko, korrika eginez, jauzi eginez,… hori guztia atletismoak dituen baloreez jabetzen diren era berean.
Izen ematea dagoeneko zabalik dago eta erritmo onean doaz, beraz, ez utzi aukera paregabe hau pasatzen utzi. Atletismo munduan esperientzia handia eta ezagupen anitz dituzten entrenatzaile eta monitoreek prestaturiko entrenamenduekin gozatuko dute zuen seme-alabek. Dudarik gabe, ume guztiek egin dezaketen kirola da. Atletismoaren modalitate guztiak frogatuko dituzte Anoetako Miniestadioan egingo diren saioetan eta zenbait lehiaketetan ere parte hartu ahal izango dute, norbere azalean sentituz atletek bizitzen dutena irteera takoetan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin