Elkano kaleko dendan

Argizari…mitoa

Vídeo

Xabi Prieto betierekoa da. Orain dela gutxi erretiratu den arren, bere mitoak hazten jarraitzen du. LaLiga Genuine taldeko jokalariekin asteburu ezin hobea pasatu ostean, futbolari donostiar ohia aurkezpen deigarri baten protagonista bikoitza izan da: Gaur goizean, Xabi Prietoren argizari eskultura bat estreinatu da Elkano kaleko dendan. Eskulturak, Realako elastikoarekin jokatu zuen 500 partidan sartutako golaren ospakizun hunkigarria irudikatzen du. Eskultura Mikel Herrero eta Olaia Chocarro eskulturoeek egin dute. Bikote honek, 3 hilabete eman dituzte lan eta lan zeroplastika teknikaren bidez kapitain txuri urdina modelatzeko. Logikoki, Xabi Prietok ere bere argizari irudiaren sorreran parte hartu du. “Alai da, gustatzen zait” aitortu du Xabi Prietok behin Donostiako Elkano kaleko dendan jarrita ikusi eta gero 

Elkano kaleko dendan

Eskultura Elkano kaleko dendaren bi pisuen artean banatuta dago eta Xabi Prietok une sinboliko hura ospatzerakoan solairuartea apurtzen duela dirudi. Gaurtik aurrera, Elkano kaleko dendara gerturatzen den edozeinek  lan bitxi hau ikusi ahal izango du, baita argazkiak atera ere. Dendarean ordutegia ondorengoa da: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 20:00etara.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!