Iraitz Arrospidek badu maratoiko gutxieneko olinpikoa. Abenduan lortu zuen Valentzian, 2h10:59 denborarekin. Hala ere, hiru plaza baino ez daude Joko Olinpikoetarako eta Espainian, gaur egun, hiru maratoilari baino gehiago daude gutxieneko denborarekin. Beraz, igandean Sevillan, Espainiako maratoiko txapelketan, Arrospide bere denbora hobetzen saiatuko da.
"Oso sentsazio onak ditut. Normalean baino prestakuntza laburragoa izan da”, dio Realeko atletak. “Jokoetarako hiru plaza daude: bat Dani Mateorentzat da Dohako Munduko Txapelketan lortutako emaitzarengatik, beste bat Espainiako txapeldunarentzat izango da eta hirugarrena irizpide teknikoei jarraituz erabakiko da. Sevillan, ahalik eta emaitza hoberena lortzea da nire helburua. Eta, noski, nire marka pertsonala hobetzen saiatuko naiz. Horrela, aukera gehiago izango ditut”.
Arrospidek badaki igandean aurkari “oso indartsuak” izango dituela. “Oso zaila izango da”. Bere ustez, Javi Guerra da faborito nagusia. Baina ez da aurkari bakarra izango. “Hamid Ben Daoud, ‘Chiqui’ Pérez, Iván Fernández eta goi-mailako beste atleta asko irteeran egongo dira”. Ez da erraza izango, baina maratoilari txuri-urdinak ez du ilusioa galtzen. Aupa Iraitz!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin