SANSE 0 - 2 UD LOGROÑES

Asmatzea falta

Vídeo

Sansek huts eta bi galdu egin du gaur arratsaldean Jose Luiz Orbegozon UD Logroñesen aurka. Imanol Alguacilen mutilak ez dira fin ibili azken metroetan eta ofizio handiko arerio baten aurka ezin izan dute punturik gehitu.

Arerioaren areara iritsita ekin diote norgehiagokari gipuzkoarrek. Txuri-urdinek lehen zatiko abagune garbienak izan dituzte. Jauregik, Ugarteren baloi sakon baten ondoren, gutxigatik ez du berdinketa hautsi. Hurrengo jokaldian lortu dute 0-1ekoa errioxarrek eta partida atsedenaldira iristear zegoela sartu dute bigarrena.

Golaren bila irten dira bigarren zatira Sanseko gazteak. Dinamika berbera mantendu eta baloiaren jabetza bereganatu dute gipuzkoarrek, baina ez dira fin ibili azken errematean. Denboraldi osoan bezala, ez dituzte jaitsi besoak etxekoek eta gertu izan du gola Calvillok bolea indartsu batean. Txuri-urdinek, azken minutuak 10ekin jokatu dutenak Giraltek gorria ikusi eta gero, espazioak ondo eta ofizio handiarekin itxi dituen Logroñensekin ezin izan dute.

Talde txuri-urdina 49 punturekin mantentzen da eta hamargarren dago kokatuta sailkapenean. Hurrengo asteburuan San Sebastian de los Reyesera jungo dira Union Deportiva Sanseren aurka jokatzeko.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Giralt, Ibarbia, Ugarte, Le Normand, Arrieta (Zubimendi, min.77), Zubeldia (Calvillo, min.67), Guevara, Sangalli, Olaizola (Ujia, min.83), Merquelanz, Jauregi.

UD Logroñes: Miguel, Rico, Caneda, Amelibia, Paredes, Cesar Remon, Carles Salvador, Muneta, Coulibaly (Marcos Andre, min.74), Reguilon (Adrián León, min.63), Pablo Espina (Traver, min.83).

Golak: 0-1: Carles Salvador, min.26; 0-2: Amelibia, min.43.

Epailea: Fernandez Perez. Txartel horia erakutsi dio etxeko Guevara eta kanpoko Coulibaly, Rico eta Reguiloni. Giralt egotzi du 89. minutuan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!