21-22 DENBORALDIA

Bihar itzuliko dira

Lehen taldeak bihar hasiko du 21-22 aurredenboraldia. Natalia Arroyoren neskek ilusioz ekingo diete entrenamenduei denboraldi berri bati ekiteko. Aurretik, 5 aste liga hasi arte irailaren 5eko asteburuan. Lehen aste honetarako lan plana ondorengoa da:

Astelehena: 11:30, Zubieta. 

Asteartea: 11:30, Zubieta.

Asteazkena: atsedena. 

Osteguna: 11:30 y 17:30, Zubieta.

Ostirala: 11:30, Zubieta. 

Larunbata eta igandea: atsedena. 


*Entrenamendu guztiak ateak itxita egingo dira, instalazioak jendearentzak mugatuta baitaude.

 

Staff teknikoa

Natalia Arroyoren talde teknikoa osatuta dago. Andres Gonzalezek, prestatzaile fisikoa, taldeko egituran jarraitzen du. Eder Maestre, bigarren entrenatzailea, eta Beñat Etxebeste, atezainen entrenatzailiea, teknikari berriak izango dira. Talde tekniko berria honakoa izango da:

Entrenatzailea: Natalia Arroyo

Bigarren entrenatzailea: Eder Maestre

Atezainen entrenatzailea: Beñat Etxebeste

Prestatzaile fisikoa: Andres Gonzalez

Analista: Erik Urcelay

Psikologa: Edurne Munarriz

 

Esker ona Iñaki Goikoetxea eta Ander Ruizeri 

Iñaki Goikoetxeak, azken 3 urteetako bigarren entrenatzailea, eta Ander Ruizek, azken 5 urteetako atezainen entrenatzailea, ez dute talde txuri-urdinean jarraituko. Realak gure klubean egindako egonaldi osoan erakutsi duten konpromisoa eta dedikazioa eskertu nahi die, eta aldi berean, haien  etorkizun pertsonal eta profesional berrirako onena opa die.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!