SANSE 3–3 CÁDIZ CF

Aukera galdua

Vídeo

Sansek hiruna berdindu du Cadizen aurka hasieratik bukaeraraino nagusi izan ostean. Txuri-urdinei ahazteko bi minututan ihes egin dizkie hiru puntuek.

Lehen minutuetan gure filialak markagailua irekitzeko abagunea izan du kanpoko defentsak blokeatu duen Gorosabelen jaurtiketa batekin. Hala ere, Cádiz izan da aurrea hartu duena, Agotek zoritxarreko jokaldi batean baloia bere atean sartu ondoren. Hortik aurrera, donostiarrak jaun eta jabe izan dira eta bi aukera paregabe izan dituzte Mikel Rodriguez eta Carreraren eskutik. Golak itxaron egin behar izan du baina 39. minutuan iritsi da, kontraeraso bikain baten ondoren Astiazaranek Aznar gainditu duenean.

Sansek oso nagusi izaten jarraitu du bigarren zatiaren hasieran eta minutu bat bakarrik behar izan du aurretik jartzeko, Carrerak Gorosabelen pasea jokaldi indibidual zoragarri batekin borobildu eta gero. Handik hamar minutura, Lebarbierrek abantaila handitu du geldikako jokaldi batean. Txuri-urdinen unerik onena izan da, beren arerioa goitik behera gainditzen ari baitziren. Hala ere, andaluziarren aldaketek eragina izan dute eta ahazteko bi minututan Tabatadzek bi gol egin ditu neurketa berdintzeko.

Amaiera gogorra Sanserentzat, merezitako garaipena euren eskutan izan baitute baina ihes egin baitie azkenean.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Fraga, Dadie, Beitia, P. Rodríguez (kap.), Agote (Balda, min. 69), Lebarbier, M. Rodríguez (Díaz, min. 81), Astiazaran (Kita, min. 81), Gorosabel, Marchal (Orobengoa, min. 69) eta Carrera.

Cádiz CF: V. Aznar, Iza, Caicedo (Tabatadze, min. 55), Pelayo, Iker Recio, M. Climent, Diakité, Diarra (S. Ortuño, min. 55), Brian (Efe Aghama, min. 55), Suso (kap.) (Dawda, min. 71) eta García Pascual (Álex, min, 85).

Golak: 0-1: Agote (b.a.), min. 9; 1-1: Astiazaran, min. 39; 2-1: Carrera, min. 46. 3-1: Lebarbier, min. 58; 3-2: Tabatadze, min. 77; 3-3: Tabatadze, min. 79.

Epailea: Manuel Ángel Pérez. Txartel horia erakutsi die etxeko P. Rodríguez, Dadie, Lebarbier eta Diazi eta kanpoko Iker Recio, M. Climent eta Tabatadzeri.

Ikusle kopurua: 4.490 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!