REAL SOCIEDAD 1-5 CLUB DE CAMPO

Aukerarik gabe

Gure belar hockeyeko taldeak bat eta bost galdu du Bera Beran gaur eguerdian Club de Camporen aurka. Txuri-urdinek asko sufritu dute lehen zatian eta kanpokoek hiru goleko abantaila hartu dute. Gainera, bigarren zatia hasi eta berehala, laugarrena sartu dute madrildarrek.

Baina Realak saiatzen jarraitu du, merezitako gol bat sartuz Maider Altunaren bitartez. Azken minutuetan, madrildarrek bosgarren eta azken gola lortu dute. Bihar, Bera Beran, asteko bigarren hitzordua. SPV Complutense jasoko dute gipuzkoarrek.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!