Realak porrota jasan du Levante UD-ren aurka, ligako talde onenetakoa, hiru goleko aldearekin galdu ostean. Txuri-urdinek ez dute euren egunik onena izan oraingoan eraginkorragoa izan den aurkari baten aurrean.
Jokaldi arriskutsu eta aukera argiak bi taldeen aldetik lehen zatian. Gipuzkoarrak hobeto zeudenean, lehen ordu laurdena bete eta gutxira, Zornozak, areaz kanpoko jaurtiketa batekin, lehenengoa egin du etxekoentzat. Gol izugarria. Txuri-urdinei kosta egin zaie tanto horri aurre egitea, baina saiatzen jarraitu dute.
Aldageletatik igaro ostean, kanpokoek ez dute aukerarik izan. Bi gol, erabakigarriak izan diren hamabost minutu eskasetan. Bigarren zatiko lehena Batllek egin du, erdiraketa bat errematatu ondoren, eta bigarrena Jucinarak egin du, etxekoen aurreko jokaldi bera jarraituz. Gipuzkoarrak azken unera arte saiatu dira, baina zorterik gabe.
Amaitu da lau garaipeneko bolada. Datorren astean, konpromiso eta aukera berria Zubietatik urrun. Txuri-urdinek Real Betis bisitatuko dute.
Fitxa teknikoa:
Levante UD: Paraluta, Batlle (Ruth, min. 89), Guti (Jucinara, min. 55), Maitane, Banini (Nerea, min. 83), Zornoza, Ivana, Alharilla, Eva Navarro (Redondo, min. 46), Esther, Rocío.
Real Sociedad: Quiñones, Lucia, Etxezarreta, N. Mendoza, Iraia, Itxaso, L. Baños (Maddi, min. 66), N. Eizagirre (M. Cardona, min. 46), Palacios, Bárbara (Tejada, min. 66), Nahikari (Manu, min. 79).
Golak: 1-0: Zornoza, min. 17; 2-0: Batlle, min. 52; 3-0: Jucinara, min. 59
Epailea: Peñalver Arce. Txartel horia erakutsi die etxeko Guti eta Batlleri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin