Aukeratu zure eserlekua Anoetan

Aukeratu zure eserlekua

Vídeo

Etxea estreinatzen dugu, denon esperientzia hobetzen duen etxea. Zelaitik hurbilago. Ikuspen hobea eserleku guztietatik.  Aitor Zabaleta Harmaila. Familientzako harmaila. Sarbide hobeak eta sukaldaritza zerbitzu gehiago. Estadio berria, non garrantzitsuena falta baita: Gure zaleak.

Horregatik, gaur eserlekua aukeratzeko prozesu bat jarriko da, 2018-19 denboraldi hasten denerako eserleku guztiak definituta eduki ahal izateko. Eraiki den harmaila egitura desberdina denez, ez dago baliokidetasunik egungo eta etorkizuneko harmailen artean; horregatik egiten da, beraz, orain abiaraziko den prozesua.

Bi modu prestatu dira gure bazkideek eseri nahi duten gunea aukeratzeko. Gaurtik aurrera aukera honekin berritu dira gure webgune ofizialeko “Bazkideak” eta "Etorkizuneko Anoeta” atalak. Bestetik, larunbat honetan Getaferen kontra jokatuko den partidan, Anoetara doazen bazkideek galdetegi hau aurkituko dute beren eserlekuan. Partidan zehar entregatu ahal izango dira edo, bestela, martxoaren 30a baino lehen gure denda ofizialetan edo klubaren bulegoetan.

Nola izango da prozesua?

1.-Prozesua galdetegiarekin hasten da. Bertan bazkideek beren datu pertsonalak idatzi beharko dituzte: norekin datozen futbolera, taldearen datuak eta datu gehigarrien bat.              

2.- Galdetegiak jaso ondoren taldeak eratuko ditugu, galdetegietako informazioa oinarri hartuta.

3.-  Banakako puntuazio bat kalkulatuko dugu, pasa den denboraldiko baremo berberekin, eta taldeen kasuan batez bestekoa aterako dugu. Horrela, eserlekua aukeratzeko hurrenkera ezarrita geratuko da.

4.- Apirilaren 23tik aurrera, eserlekua aukeratzeko egunaren berri emango du, emailez. Taldea baldin badago, taldearen ordezkariari bidaliko zaio. Egungo egoerarekin jarraitu nahi duen Goialdeko Tribunako eta Ekialdeko Tribunaren Goialdeko bazkideen kasuan, baieztapen email bat jasoko dute.

Prozesua amaitu eta gero:

5.- Eserlekua iparraldeko harmaila berrian aukeratu duten bazkideei zelaiaren gainerako lekuetan libre dauden eserlekuak esleituko zaizkie behin-behinean, 18-19 denboraldirako. Izan ere, iparraldeko harmaila berria ez da 19-20 denboraldira arte eraikiko.

Bazkide guztiek bete beharko dituzte galdetegia beren datu pertsonalekin, eta taldearen ordezkaria zein izango den ere adierazi beharko dute. Ordezkariak taldeko kideen datuak ere adierazi beharko ditu. Taldean joan nahi duten bazkideenak zein bazkide berrienak.  

Zelaiaren Gune Berriko zer lekutara joan nahi duten ere adierazi beharko dute. Aurreikuspena da uztailean amaitzea prozesua eta bazkide guztiak birkokatuta edukitzea. Abuztuan bazkide txartel berriak bidaliko dira.

Nola eratzen dira taldeak?

Galdetegi guztiak entregatu eta gero, taldeak eratuko ditugu jasotako datuen arabera. Banakako puntuazio bat kalkulatuko da pasa den denboraldiko printzipio eta baremo berberekin: Kontuan hartuko dira bazkidearen antzinatasuna, denboraldi honetako asistentzia portzentajea eta akzioduna den ala ez.

Denboraldi honetan egoera berri bat egongo da. Hau da, taldeko kide den bazkide bakoitzak bazkide berri bat sartu ahal izango du talde gisa eserlekua aukeratzeko eta horrek ez du batez besteko puntuazioan eraginik edukiko. Banakako puntuazioaren ondoren batez bestekoa aterako da taldeen kasuan. Horrela, eserlekua aukeratzeko hurrenkera ezarrita geratuko da.

Harremanetarako: Telefonoa (900 535 798) / e-maila: [email protected]

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!