Realak garaipenak pilatzen jarraitzen du, oraingoan FC Nantesen aurkako nazioarteko partidan. Donostiarrek 1-0 irabazi dute Lucia Pardoren golarekin.
Intentsitate handiko lehen minutuak izan dira; bi areetara iritsi dira, baina ez dute arriskurik sortu. Arrisku handiko pare bat iritsieretaz gain, Realak ezin izan du markagailua estreinatu aldageletara joan aurretik. Bigarren zatian, aldiz, oso gutxi behar izan dute donostiarrek aurretik jartzeko. Eskuin hegalean pase sakona jaso du Franssik, finlandiarrak Pardo bilatu du arean eta galiziarrak, erremate batekin, baloia sare barrura bidali du. Golaren ondoren iritsi dira etxekoen minuturik onenak, eta hainbatetan argi iritsi dira. Ez dira nahikoa izan markagailua zabaltzeko, eta, beraz, aldeko 1-0ekoarekin iritsi dira amaierara.
Nazioarteko erronka ona denboraldiari begira prestatzen jarraitzeko. Datorren astean, aurredenboraldiko azken partida jokatuko dute EH Kopako finalean.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Lete, Emma (Viles, min. 72), Lucía (Etxezarreta, min. 72), Vanegas, V. Quiles, Cahynová (E. Guridi, min. 67), Andreia (Lorena, min. 46), N. Eizagirre (Jacqueline, min. 83), Lavogez (Intza, min. 67), Amaiur (L. Pardo, min. 46) eta Franssi (Mirari, min. 67).
FC Nantes: Burns, Cosson, Cosme (Rabanne, min. 46), Rodrigues (Pasquereau, min. 46), Ould Braham (Cosme, min. 70), Uffren, Robillard, Fleury, Recio (Stortio, min. 46), Marcano (Thelma, min. 50) eta Gago.
Golak: 1-0: L. Pardo, min. 46;
Epailea: Marion Muñoz. Etxeko Emma, N. Eizagirre eta Intza zein kanpoko Ould Braham zigortu ditu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin