Online salmenta (bufanda) (kamiseta) (pack bikoitza)
Egun ahaztezina iristear dago Realarentzat. Kopako finala dugu 32 urteren ostean. Emakumezkoen taldeak handia egiten jarraitzen du kopako bere lehenengo finalara iristen. Orain bide eder hau titulua irabaziz borobiltzea tokatzen da. Hala ere, maiatzaren 11a, jada gure historian urrezko letrekin idatzitako data izango da.
Emakumezkoen taldearekiko omenaldi txiki moduan, artikulu pack bat kaleratu dugu egun berezi honetan erakutsi ditzazun. Marrazketabar-rek diseinatutako kamiseta bat eta finalako oroitzapen bufanda bat. Bufanda honek, orain dela gutxi Anoetan bizi izan genuen arratsalde politari ere egiten dio aipamena.
Bi produktu hauek Realak Donostian dituen bi dendetan (Elkano kalea eta Arcco Amara) eta gure online dendan lortu ahal izango dira. Bazkideak, akziodunak eta RS Fan-ak bere ohiko deskontua izango dute. Granadara joango diren zaleek deskontu berezi bat izango dute erosteko orduan partidaren sarrera erakusten badute.
