Denboraldiko azken txanpan sartuko da emakumezkoen taldea asteburu honetan. Helburuak argiak dira geratzen diren sei partida ofizialetarako, Liga Iberdrolako bost eta Erreginaren Kopako finala: laugarren postua borrokatu, sailkapen historiko onena izango litzatekena, eta Granadara kondizio onenean iristea.
Lehen arerioa RCD Espanyol izango da, aurreko jardunaldiko ezustekoa eman zuen taldea Athletic Club Lezaman gainditu ondoren 1-2. Erronka erakargarri bat, igandeko 11:00etan hasiko dena.
Deialdia ondorengoa da: Quiñones, Oihana, Iraia, Maddi, L. Baños, Soldevila, N. Mendoza, B. Beltran, S. Olaizola, Etxezarreta, Itxaso, N. Eizagirre, M. Cardona, Chini, Nahikari, Manu, C. Bautista, Palacios. Ramajo kanpoan geratzen da erabaki teknikoagatik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin