Sansek UD Logroñesen aurka arituko da Zubietan larunbatean (18:00, Jose Luis Orbegozo). Imanol Alguacilen taldeak bi berdinketa jarraian lortu ondoren hiru puntuak nahi ditu liga ahalik eta postu onenean amaitzeko. Lau partida faltan, igoerako playoffetatik zazpi puntuetara egonez, sentsazio onekin jarraitu nahi dute gipzukoarrek
Horretarako Logroñesi irabazi behar diote, taula erdian dagoena 47 punturekin, txuri-urdinak baino bi puntu gutxiagorekin. Aurreko jardunaldian 4-0 irabazi zioten Castillari Las Gaunasen, eta azken bi irteeratan garaipena lortu dute. Gipzukoarrek bere maila onena eman beharko dute.
Deialdia bihar ezagutuko da partida aurretik.
3.Maila: Basconia - Real Sociedad C (igandea, 11:30)
Real Sociedad C garaipenaren bila joango da Basaurira. Reala eta Bakonia zona lasai batean kokatzen dira sailkapenean jaitsierako postutatik zazpi puntura, lehiaketa amaitzeko lau jardunaldi besterik geratzen direnean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin