Realeko Futbol Zuzendaritzak Sanseko datorren denboraldirako bajak komunikatu ditu. Ander El Haddadi eta Ekaitz Jimenez jokalariak behin betiko baja izango dira eta ez dira txuri-urdin klubeko parte izango. Realak futbolariek bere ibilbide osoan, Infantil Txikitik eta Reala C-tik, erakutsitako esfortzu eta konpromezua eskertu nahi die, eta haien etorkizun pertsonal eta profesionalean onena opa die.