Realeko Futbol Zuzendaritzak hurrengo denboraldirako Sanseren bajak jakinarazi ditu. Jeremy Blasco eta Xeber Alkain jokalariek, ekainaren 30ean kontratua amaitzen dutenak, behin betiko baja izango dira. Era berean, Cristo Romero, German Valera eta Enrique Clemente jatorrizko klubetara itzuliko dira beren zesioak amaitzean.
Talde txuri-urdinak eskerrak eman nahi dizkie futbolari hauei gure harrobiko kide izan diren denbora guztian erakutsi duten ahaleginagatik eta konpromisoagatik (Blasco, 12. urtea Klubean; Alkain, 7. urtea Klubean) eta azken denboraldi honetan Bigarren Mailako ikasturte historikorako egindako ekarpenagatik. Realak onena opa die etorkizun pertsonal eta profesionalerako.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin