Asteburu honetan, Realaren gizonezkoen atletismo taldea pista estaliko Kluben Espainiako Kopan lehiatuko da Bartzelonan. Palaun neurtuko dituzte indarrak gizonezkoen eta emakumezkoen sei talderik hoberenek.
Duela hilabete bat Anoetako belodromoan lortutako euskal tituluaren ondoren, talde txuri-urdina podiumera igotzeko lehiatuko da hitzordu honetan, indoor denboraldiko kluben arteko lehiaketarik garrantzitsuenean, alegia. Hirugarren postua lortzeko lehia sutsua espero da. Playas de Castellon eta FC Barcelona taldeen artean izango da titulua lortzeko lehia, baina brontzea eskuratzeko lehia Reala, Valentziako Fent Cami Mislata eta Atletismo Numantino taldeen artean izango da. Berdintasunik handiena egotea espero da. AA Catalunya izango da talde anfitrioia.
Hauek dira Bartzelonan egongo diren gure taldeko gizonezkoak:
- 60 metro: Aimar Arreitunandia
- 200 metro: Alberto Muñoz
- 400 metro: Adrian Rocandio
- 800 metro: David De Blas
- 1.500 metro: David Lorenzo
- 3.000 metro: Moha Bakkali
- 60 metro hesiak: John Cabang
- Pisua: Daniel Pardo
- Altuera jauzia: Asier Corthay
- Pertika: Istar Dapena
- Luzera jauzia: Asier San Sebastian
- Jauzi hirukoitza: Eneko Carrascal
- 4x400 metro: Ibai Serrano, Asier Fernandez, Julen Diaz eta Itoitz Rodriguez.
Taldekako lehiaketa absolutu batean kamiseta txuri-urdinarekin debutatuko dute Aimar Arreitunandiak, Moha Bakkalik, John Cabangek, Daniel Pardok, Julen Diazek eta Asier Fernandezek.
Lehiaketa zuzenean jarraitu ahal izango da Atletismoko Espainiako Errege Federazioaren webgunearen bitartez, larunbatean, 16:00etatik aurrera. Probak garatzen diren bitartean harmailetan ez da jenderik egongo.
Argazkia: Fotodeless
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin