Realak Europako Ligako final-zortzirenetako itzuliko partida Manchesterren jokatuko du (martxoaren 13an, ordutegia konfirmatzeke). Klubak 3.966 sarrera izango ditu bidaiatu nahi duten zaleentzat, eta honela banatuko dira:
- 3.701 gure bazkideentzat eta RS Fans-entzat.
- 180 gure peñentzat.
- 85 gure babesle Halcón Viajes-entzat.
Sarreren prezioa 40 eurokoa izango da. Bazkideek eta RS Fans-ek sarrera eskatu ahal izango dute beraientzat eta, nahitaez bazkidea edo RS Fan izan beharrik ez duen lagun batentzat.
Bazkideek, akziodunek eta RS Fans-ek gaurtik, ostirala, hilaren 27 osteguneko 12:00ak arte eska ditzakete sarrerak. Eskaera bakoitzak sarrera bat eta bidaide batentzat beste bat eskatzeko aukera izango du. Bidaide hori bazkidea edo RS Fan izatea ez da beharrezkoa.
Eskaera kopurua eskuragarri dauden sarrerak baino handiagoa bada, zozketa egingo da izena eman duten guztien artean. Ostegunean zehar, zozketan irabazle izan direnek posta elektronikoz jasoko dute jakinarazpena. Sarrerak agortzen ez badira, eskaera egiteko inprimakia Realeko zale guztientzat irekiko da. Laster jakinaraziko da sarrerak nola jaso ahal izango diren.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin