Reala eta apostuen etxeen arteko erlazioari buruzko kontsulta, Jokin Aperribay presidenteak Akziodunen Batzar Orokorrean iragarritakoa, abenduaren 18, 19 eta 20ean egingo da. Kontsulta honetan, 16 urtetik gorako eta 2018. urtean 16 urte beteko dituzten bazkide eta akziodunek parte hartu ahal izango dute.
Asteartetik ostegunera bozkatu ahal izango da Realaren webean irekiko den gune berezian zuzenean, Realzale APParen bidez edo abenduaren 18an jasoko duten emailean agertuko den estekaren bidez. Abenduaren 18an, 0.00tatik aurrera, irekiko da epea abenduaren 20eko 24.00ak arte.
Modu elektronikoaren bidez bozkatzerik ez dutenek aukera izango dute Realaren bulegoetan bozkatu ahal izateko abenduaren 18, 19 eta 20ean, bere bazkide karneta erakutsiz beti. Ordutegia goizez 10.00etatik 13.00tara eta arratsaldez 16.30tatik 18.30tara izango da.
Emaitzan abenduaren 21ean eguerdiko 12.00tan iragarriko dira Realaren ohizko kanalen bidez.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin