Bazkideentzako konpentsazioa

Realak konpentsazio neurriak kudeatuko ditu bazkideentzat, 2021eko lehen zati honetan Reale Arenan jokatu diren partidetara joateko ezintasunari dagokionez. Datozen egunetan, gure bazkideek gutun bat jasoko dute, konpentsazio horren gaineko informazioa guztia zehazten duena. 

Klubak erabaki du bazkideei bi aukera proposatzea, erabili gabe dagoen abonuaren lehen erdia konpentsatzeko:

1. aukera: Reale Arenan jokatuko diren Europako 21-22 lehiaketako partidetara eta Sanseren 21-22 partidetara joatea, inolako gehigarririk ordaindu beharrik gabe. Europako txapelketako partidak konpentsatu beharreko zenbatekoaren erdia izango dira eta Sanseren partidak beste erdia.

Horrez gain, bi aukeretako bat (Europa Liga edo Sanseren partidak) bakarrik hartzeko aukera ere eskaintzen dizugu, edo bi aukerak baztertu eta, ondorioz, aipatutako lehiaketetara joan ezin izateko aukera.

2. aukera: Hautatu gabeko kontzeptuaren edo kontzeptuen zenbatekoa (Europako lehiaketa edo Sanseren partidak) 2022ko zure hurrengo abonuan deskontatzea. Deskontu hori datorren urtarrileko abonuan islatuko da.

Zer egin behar dut 1. aukera hautatzeko?

Gure bazkideei gestioak erraztearren, klubak ez badu bazkidearen jakinarazpenik jasotzen abuztuaren 10a baino lehen, klubak ulertuko du 1. aukera onartzen dela, hau da, Europako lehiaketako partidak eta Sanserenak gehigarririk gabe ikusi ahal izatea.

Zer egin behar dut 2. aukera hautatzeko?

Bi deskontuak edo bietako bat eskuratu nahi izanez gero, hau da, ez baduzu bi lehiaketetako batera joan nahi, HEMEN inprimaki erraz bat uzten dizugu betetzeko.

Proposatutako konpentsazioari eta deskontuari heldu nahi ez eta dagokion zenbatekoa itzultzeko eskatzen bada, gure bazkideek gestio hori egin ahal izango dute [email protected] helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Denboraldi zirraragarria, erronka handiz betea, hurbiltzen ari den honetan, Europako lehen taldea eta Sanse historia egiten ari direlarik, lerro hauen bidez gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Realeko bazkide guztiei euren fideltasunagatik.

Egin klik hemen ‘Ohiko galderak’ kontsultatzeko

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!