OHIKO GALDERAK

Zalantzarik baduzu konpentsazio neurriei buruz?

Gaur hasi gara gure bazkideei gutunak bidaltzen, Reale Arenan 2021eko lehen erdiko topaketetara joateko ezintasuna konpentsatzeko hartutako neurrien inguruan. Lerro hauen azpian ‘ohiko galderak’ uzten dizkizugu, sortzen zaizun edozein zalantza argitzeko. Lagungarri izatea espero dugu!

Oraindik ez zait gutuna iritsi, non jakin dezaket konpentsazioaren berri?

Bidalketa gaur hasi da; beraz, gutuna datozen egunetan iritsiko zaizu. Hala ere, esteka honetan gure webgune ofizialean eta App Realzalean argitaratutako informazio guztia uzten dizugu. Beherago ere aurkituko duzu behar duzun informazioa.

Europako eta Sanseren lehiaketetarako bonuekin konpentsatu nahi dut. Zer egin behar dut?

Ez duzu inolako gestiorik egin beharko. Abuztuaren 10a baino lehen erantzunik jasotzen ez badugu, aukera horren alde egin duzula ulertuko dugu, eta, beraz, Europako 21-22 denboraldiko txapelketako eta Sanseren partida guztietara joan ahal izango zara, inolako gehigarririk ordaindu beharrik gabe.

Bi bonuetako bat bakarrik deskontatu nahi dut. Zer egin behar dut?

Bete esteka honetan uzten dizugun formularioa eta hautatu 21-22 denboraldian zein lehiaketatara joan nahi duzun. Horrela, 2022ko urtarrilean, aukeratu ez duzun zenbatekoa deskontatuko dizugu.

Bi bonuak deskontatu nahi ditut. Zer egin behar dut?

Prozesua berdin-berdina da. Bete esteka honetan uzten dizugun formularioa eta hautatu dagokiona. 2022ko urtarrilean bi lehiaketen zenbatekoa deskontatuko dizugu. Gogoratu ezingo zarela Europako eta Sanseren partidetara joan.

Konpentsatzeko bi aukerekin ados ez banago?

Proposatutako aukerekin ados ez bazaude eta, hainbat arrazoirengatik, zuri ordaintzeko dugun zenbatekoa kontuan hartzea nahiago baduzu, bidali mezu elektroniko bat [email protected] helbidera eskaera hori adierazteko, eta zenbatekoaren itzulketa 2021. urtearen amaieran kudeatuko dizugu.

Europako zein kanporaketataraino balioko lidake bonuak?

Europako lehiaketako bonuak 21-22 denboraldian Reale Arenan jokatuko diren Europako partida guztiak gehigarririk gabe eskuratzea aurreikusten du.  

Eta Sanseren zenbat partidatara joan naiteke aukera hori ere onartzen badut?

SmartBank 2021-22 Ligan jokatzen diren partida guztietara, hau da, Bigarren Mailan jokatzen direnetara. Klubak horiek Reale Arenan jokatzea erabaki du. Sanseren igoera mugarri historikoa da eta merezi duen balioa eman nahi diogu.

Edukiera mugatua dagoen bitartean, Europako eta/edo Sanseren bonuren batekin konpentsatzea erabaki badut, zer egingo duzue Europako eta/edo Sanseren lehiaketako partidaren batera joateko sarrerarik egokitzen ez bazait?

Badakigu garai delikatu honek ziurgabetasuna sortzen duela, baina espero dugu, berandu baino lehen, denok Reale Arenara itzultzea lortuko dugula. Nolanahi ere, egoera hori gertatzen bada, 2021eko abendua iritsita, bazkideak konpentsatzeko modua aztertuko da berriro, 2020ko ekainean eta abenduan eta orain, 2021eko udan, egin den bezala.  

Etorkizunean Europako edo Sanseren lehiaketetara joan ahal izango naiz konpentsazio aukeretako bat ere aukeratzen ez badut?

Ez, sentitzen dugu.

Konpentsazioa berdina da bazkide guztientzat?

Bai, baina bazkide bakoitzari ordaintzen duen kuotaren arabera emango zaio konpentsazioa. Akziodun gisa edo familia unitate berekoak izateagatik (hiru kide edo gehiago) deskontua duten abonatuek ere deskontu hori izango dute dagokien kuotan.

Agian ezin izango naiz Europako eta/edo Sanseren partida batzuetara joan, bazkide ez den beste pertsona bati utzi ahal izango diot txartela?

Jakina.

Ordainketa zatikatuaren modalitatea daukat, nola aplikatzen da nire konpentsazioa?

Gainerako bazkideei bezala. 2. aukera hautatzen baduzu (deskontatzea), hautatzen duzun bonuaren zenbatekoa proportzionali deskontatuko zaizu 2022ko hiru zatietako bakoitzean. Urriaren 5ean kobratuko da hirugarren zatia, eta, beraz, bazkide guztiek, ordaintzeko modalitatea edozein dela ere, konpentsatzeko aukera berdinak dituzte.

Uda honetan eman dut alta; konpentsazioa dagokit?

Ez, konpentsazio bakarrik aplikatzen zaie 2021eko lehen zatian partidetara joan ezin izan ziren bazkideei. Europako lehiaketara eta Sanseren partidetara joan nahi baduzu, abuztuaren 15a baino lehen mezu elektroniko bat jasoko duzu, Europarako eta Sanserako zure bonuak lortzeko.

Betikoa kategoria daukat eta, orain arte, ez nuen ordaintzen Europako bonua; orain egin behar dut?

Konpentsazio neurria berdin aplikatzen zaie bazkide guztiei. Betikoak kategorian, bonu horiek murrizketa handia dute Txuri Urdina kategoriarekin (heldua) alderatuta, zure kuotarekin gertatzen den bezala.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!