IVAN LORENTE

Belar hockeyko taldea entrenatuko du

Belar hockeyko sailak baieztatu duenez, Ivan Lorentek hartuko du lehen taldearen ardura datorren denboraldian. Lorente Jorge Perezen laguntzailea eta taldeko prestatzaile fisikoa izan da azken bost denboraldietan.

Lorentek 34 urte ditu eta eskarmentu handia du belar hockeyan. Atletico San Sebastianeko jokalaria izan zen 16 denboraldiz, Espainiako selekzioaren beheko mailetan internazionala izan zen, eta, jokatzeari utzi ondoren, talde txuri-urdineko kide izatera pasa zen, gure bigarren taldeko staffeko partaide bezala. EHUko Gorputz Hezkuntzako lizentziaduna, Lorentek emakumezkoen taldeko bigarren entrenatzaile eta prestatzaile fisikoaren lanak uztartu ditu azken bost urteetan, eta 2018an lortutako liga eta 2019ko Europako txapeldunordea nabarmendu ditu bere palmaresean.

Ivan Lorenteren staffa Patricia Marañak eta Lois Van Kerkoerlek osatuko dute. Maraña, taldeko jokalari historikoa, Lorenteren laguntzailea izango da staff txuri-urdinean. Lehen taldeko jokalaria izan zen hamaika denboralditan, bi ligako palmaresarekin (2014 eta 2018) eta Europako txapeldunordetza batekin (2019). Lois Van Kerkoerle atezain lanetan jarraituko du, azken denboraldietan bezala.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!