Pandemia garai honetan benetako txapeldunak badaude, eurak dira. Osasun-langileek denbora asko daramate beren onena ematen. Dena gizartearen alde, COVIDen aurkako borrokan. Talde txuri-urdinak gure osasun-langileak omendu nahi izan ditu gaur goizean Donostiako Ospitalean egindako ekitaldi xume eta hunkigarri batean. Egindako lan handia eskertzeko, Jokin Aperribay buru zela, txuri-urdin ugari bertaratu da ospitalera, kontseilariak, futbol zuzendaritza, medikuen saileko arduradunak, entrenatzaileak eta lehen taldeko kapitainak lagun dituela, sektoreko langile guztiak gizarte osoaren alde egiten ari diren ahalegin goresgarria txalotzeko. Gipuzkoako Poliklinikako eta Quironsalud Donostiako arduradunak ere han izan dira.
Bertan, ospitaleko arduradunek Realeko ordezkariei harrera egin diete eta argazkiak atera dituzte ospitalera sartzeko eskaileretan kopako garaikurrarekin. Garaikur hori, inoiz baino gehiago, gure alde hainbeste egiten ari den sektore horri eskainia doa. Eskerrik asko.
Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp@realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin